Giharrak organo bigunak eta elastikoak dira, eta gorputzaren
mugimenduak eragiten dituzte. Horrez gain, gorputza estaltzen
dute eta atal bakoitzari forma ematen diote.
Gihar batzuk hezurrei lotuta daude. Beste batzuk,
berriz, barneko organoen parte dira; urdailaren eta
bihotzaren parte adibidez.
Giharrak borondatezkoak eta ez-borondatezkoak izan daitezke:
Borondatezko giharrak: Guk nahi dugunean mugitzen dira.
Esate baterako, besoa mugitu nahi dugunean, bizepsa mugitzen da.
Ez-borondatzeko giharrak: Guk kontrolatu gabe mugitzen dira.
Adibidez, bihotzaren giharra mugitu egiten da, baita nahi ez badugu ere.
Giharrak luzatu eta uzkurtu egin daitezke. Gihar bat uzkurtzen bada,
gihar horrek tira egiten dio berari lotuta dagoen hezurrari.
Gure gorputza mugi dadin, hezurrek eta giharrek batera egiten dute lan.
Giharrak tendoien bidez lotzen dira hezurrekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario